Logo de La Coctelera

Igorringo

12 Mayo 2005

Ni ez naiz blogaria

Baina agian egunen batean izango naiz. Oraingoz, prestakuntza edo probatzat hartuko dut hau.

Horrek esplikatzen du, gehienbat, oraingoz ezizenarekin ibiltzea. Nire aurkezpentxoa irakurrita, zertzeladatxo batzuk jakingo dituzue.

Laster arte, nire sormenak edo zuen erantzumenak nahi badu.

Igor Ingo

servido por igorringo 6 comentarios compártelo favorito

6 comentarios · Escribe aquí tu comentario

gatzola

gatzola dijo

Beste zertxoren bat kontatuko diguzu, ezta? Ze zorok bizi zaituen, par example...

13 Mayo 2005 | 08:19 AM

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

Arraioa, nonork irakurri dau! Eta, zer... erantzun egin behar ote da? Eta gainera beste zeozertxo ere idatzi gaur? Ongi pagatzen dute hitzeko? Ba ote du bererik sasi-blogari izate honek? Trumilka datozkit galderak... Gatzola, Gatzola... Gatzgabea ere ez zara zu behintzat!

Ze zorok bizi nauen? Hiruzpalau aipatuko ditut. 1) Neure zoroa. 2) Etxea nirekin erdi-banaxe ibiltzen duen beste 'zorasa' bat (aminoanazido bat da hori...). 3) Gero eta handitzenago ari zaigun mutiko zoraxka/zoragarri bat... 4) Osasuna (atzo finalean sartu zitzaigun hori, eta bestea ere bai, jakina).

Osasuna dugun bitartean...

13 Mayo 2005 | 08:32 AM

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal dijo

Zorionak, Igor Ingo! Blog itxurosoa daukazu. Hasi zara idazten, eta harritu egiten zara baten batek erantzun egiten dizulako. Bada ez harritu, horixe baita blogintza.

Eutsi goiari, eta kontaiguzu zure berri. Besarkada bat.

13 Mayo 2005 | 06:07 PM

gatzola

gatzola dijo

Hainbeste zoro daukan mutila apur bat zorongoa izan behar! Zorongo. Euskal itxurako hitza, euskal hiztegiek alboratua. Denek? Ez! Arabako herritxo batean, txiri-txiri jardun zuen gizon nekaezin batek jasota dauka: ZORONGO. 1. Buruan erabiltzen den oyala. 2. Zoroa bezela ari dena. Ahor ba! Nire iritzian 'zorongo'='sorki', buru gainean pisuak eramateko bildu antzean eramaten zen zatarra. Itxuraz, hortik txorongora jauzi egiteko ez da askorik behar. Baina 'txorongo' ere ez da euskal hitza gure hiztegien arabera!
Elea darit niri ardiari altxirria bezala!

14 Mayo 2005 | 10:42 AM

gatzola

gatzola dijo

Ingo, zure bloga irabiatzen ibili zara ala? Zorabiaturik dago, edo ni zorabiatzeko gogoz. Zorasak ateratako argazki ederra ikusi dut, bai eta iruzkinen bat zintzilik duela ere, baina ezin sartu!

Ez dakit leku egokian sartu naizen, baina zure senide bat topatu dut sarean, dotore askoa, gainera. Helbide honetan duzu:
http://www.irish-setter.net/wuerfe/wuerfetext.htm
Ilegorria zara zu ere?

17 Mayo 2005 | 06:34 PM

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

Irabiatzen, bai horixe! Deskuidu bat izan dut, probetan ari nintzela, eta gaurkoa ere ezabatu, nahi gabe...

A! Eta ilegorria ez naiz, ez. Ilegabetik hurbilago ilegorritik baino.

17 Mayo 2005 | 06:53 PM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera