Logo de La Coctelera

Igorringo

16 Mayo 2005

Zorongo artxoia

"Hi gorringo" esan nion neure buruari, eta "Hi, zorongo" esan dit Gatzolak (guti goiti-beheiti), nire agurrari erantzunez, gozo. Hala, zorongo zer den erakutsi dit/digu (nik behintzat ez nekien), eta altxirri ere bai (idem).

Ez dakit zergatik, gazte-hizkeraren inguruan berriki egindako jardunaldiak etorri zaizkit niri gogora (ez nintzen bertan izan), eta adierazkortasun-premia, eta...

Esango nuke, hain aspaldi ez dela, herriaren altxorretik erraz ateratzen genituela elkarri zirika aritzeko solasak, eta orain askoz nekezago ari garela horretan; goroldioa harturik ditugula halako harriak.

Zer eta artxoi hitza etorri zait oraintxe gogora. Norbait astokilo samarra bazen edo baldar samar moldatzen bazen, demonio artxoia, hi! esango genion igual. Uste nuen hiztegiren batean etorriko zela, baina ez. Nik ezagutzen ditudanetan, basta du hurbilena: mando edo astoari gainean karga eramateko jartzen zaion zurezko egitura.

Oraindik bagara artxoi batzuk...

servido por igorringo 2 comentarios compártelo favorito

2 comentarios · Escribe aquí tu comentario

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

Googleen begiratu, eta hara! Badago adibide bat 'artxoi' hitzarena. Ea hemendik sar daitekeen: http://tinyurl.com/95gcu

16 Mayo 2005 | 11:38 PM

gatzola

gatzola dijo

Gustatu zait artxoia. Eta beste hitz bat etorri zait burura, baldarkeria adierazteko erriman huts egin gabe: mondongo. Ederra ez da ba!
Lehengoan kexatu nintzen hiztegiak ez zirelako txorongo koitaduaren jabe egin nahi. Mondongo zatar itxurakoak, berriz, aitajaun ona omen du, gaztelaniazko zein euskarazko hiztegiek pozik hartu dute-eta beren altzoan.
Kontraerasoa, Igor!

17 Mayo 2005 | 09:54 AM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera