Hogei hemeretzi guti
Amatxi zenari ikasia dut istorio hau, egundaino ahantzi ez dudana. Lapurdikoa da, ikusten denez, eta Jesus izena ere hango eran ahoskatu behar da (gainera, azentua lehenbiziko silaban emanik).
Ba omen zen mutiko bat, Bertran izenekoa, Jesus ezin erranarazi ziotena. Behin eta berriz saiatzen ziren, alferrik.
- Bertran, errazu Jesus.
Eta hark:
- Lehen erran zen.
Beti horrela. Halako batean, erran omen zioten:
- Bertran, zerramak kumeak egin ditu.
Orduan mutikoak:
- A, bai? Zenbat?
- Hogei hemeretzi guti.
- Jesus! Eta baditu horrenbertze titi?
Hala erdietsi zuten mutikoak Jesus erratea. Horrekin batera, beharbada, euskal matematika modernoari hastapena eman zitzaion.

gatzola dijo
Kontu polita poliki kontatua. Gatzolakeria bat botako dizut, baina nola egiten dituzue izenen diminutiboak Nafarroa aldean?
Igor izenekoari Igorka esango liokete errusiarrek. Eta nafarrek? Igorko? Igortxo?
19 Mayo 2005 | 12:22 PM