Zenbat gara?
Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi? Zer egiten dugu? Zer egingo dugu? Zein itxura gustatzen zaizue gehien, orain arte erabili ditudanetatik? Konturatuko zineten hainbat aldiz aldatu dudala. Aurrekoak iraun dit gehien. Polita iruditzen zait hura, baina gaur berriz ere aldatzeko gogoa izan dut; ez dakit, pixka bat soilagoa baina argiagoa dela uste dut hau.
Zuei ari natzaizue, Gatzola eta Extari. Zuek tarteka kasu egiten didazuela, horixe baino ez dakit. Joxe Aranzabalek ere kiku bat egin zuen; ez dakit geroztik ibili den. Gainerakoan, nik lagunen sailean jarritako Conflicto blogaren egileak ere jarriak gaitu berean, eta ez dakit handik hona beste inor agertu ote den.
Tresna polita da oso esku artean dugun hau. Denborapasa ederra ere bai, onerako eta txarrerako. Nik, esan nuen bezala, probatxoa egiteko tentazioa izan nuen, eta hasteak berak gero nola-hala jarraitzera behartu nau. Orain arte behintzat.
Hemendik aitzina? Ez dakit. Bakarren batek zuzenean postaz idatzi nahi badit, igorringo abildua xasamail puntu comera idatz dezake (eta uste dut orduan ez nukeela eragozpenik izango nor naizen esateko...). Zuen berrien zain, beraz. Asteburu on!
Zeozer berri ekartzeko, argazki-asmakizun erraz bat jarriko dizuet. Horren egilea bai, ni neu naiz. Ez da beste munduko gauza, baina nik egindako txarrena behintzat ez da eta...


Joxe Aranzabal dijo
Aupa, Igorringo! Zenbat garen galdetzen duzu: gero eta gehiago. Batzuk hemen, beste batzuk han, kontua da gero eta blogari gehiago gabiltzala blogosferan.
Gauza bat aipatu nahi dizut, aprobetxaturik galdera egin duzula blogaren itxuraren gainean. Niri oso polita iruditzen zait, baina zaila irakurtzeko: alde batetik, letraren tamaina txikia da; baina, bestetik, letratipoaren kolorea ez da beltza, baizik eta beltzaren matiz bat, %80 hor nonbait, eta horrek zaildu egiten du irakurketa. Polita da, baina ez eraginkorra. Asko zabaltzen ari da joera hori diseinatzaileen artean, letra grisa oso dotorea delako, baina desastre hutsa da irakurtzeko orduan.
Argazkia zintzilikatzeko orduan ere, arindu egin beharko zenuke Photoshopen edo antzeko programa batean. Izan ere, sartu naizenean orri honetan, denbora dezente behar izan du argazkia bere osoan agertzeko. Tamaño de imagen-en sartu (Photoshop), eta zabalera 400 pixel aukeratu. Bereizmena, berriz, 72. Eta gordetzeko orduan, guardar para la web hautatu. Horrela, argazkia askoz ere arinagoa izango duzu, eta berehala irudikatuko da blogean.
Segi probak egiten, zu gustura geratu arte. Besarkada handi bat.
27 Mayo 2005 | 11:11 PM