Logo de La Coctelera

Igorringo

4 Junio 2005

Baina goizetan / zergatik ez dit / sekula ezer esaten?

Gaur, bigarren aldiz, bertso batzuk dakartzat. Entzun ere egin ditzakezue, gainera, Bertsozale Elkartearen webgunean. Aitor Mendiluzek 2003ko Gipuzkoako Bertso Txapelketan kantatuak dira, Eskoriatzako finalerdian (2003-11-16).

Zuek ikusi zer egin nahi duzuen lehenago: irakurri edo entzun. Nik, dudarik gabe, entzutea gomendatzen dizuet, kantatutako unea berritzeko modurik hurbilena hori delako, eta erritmoaz, doinuaz eta kantaeraz gozatzeko aukera ematen duelako. Sar zaitezte www.bertsozale.com/gipuzkoa2003/txapelketa.htm orrian, Dokumentuak atalean final-erdiak hautatu, eta hor Audioa sailean bilatu (Tolosakoak, Zarauzkoak eta Eskoriatzakoak datoz).

Bertso hauei buruz asko esan daitekeela uste dut, baina oraingoz testuari eman diodan izenburuaren zergatikoa aipatu besterik ez dut egingo. Hirugarren bertsoaren (bertsoaldi osoaren) amaiera da hunkigarriena, seguruenik, alde batera utzita zenbateraino den efektu erraz samarra bilatzea (horretan ere zalantzak ditut nik, benetako zirrara sentitu bainuen une hartan: gutxi aski nik?). Hala ere, bigarren bertsoaren amaiera eraman dut titulura. Erraza ematen du, baina indar ikaragarria du niretzat; besteak beste, guk hain maite dugun hitzaren ahalmena ekartzen duelako hizpidera, komunikazio premia. Entzun, entzun, ea zer diozuen.

Aitor Mendiluze. Gaia: Amaren armairuan zenbiltzala, koñak-botila erdi-huts bat aurkitu duzu arropa artean ezkutatuta. (Bertsolariak aukeratutako doinua: Txikitatikan edukia dut, zazpi puntukoa).

-1-
Larunbata da, ta garbiketa
egiten degun eguna.
Amaren gela utzi nahi nuke
dotore eta txukuna.
Armarioan hasi naiz eta,
zer da hemen daukaguna?
Likore marroi iluna,
amarentzako kuttuna.
Inoiz ez nuen pentsatu, baina
seguru nago hau duna
gauetan entzun izan ditudan
negar tristeen laguna. (bis)

-2-
Ni saiatzen naiz egun argitan
nere indarra ematen,
baina badakit egoera hau
zaila dela eramaten,
hainbat urtetan maiteen falta
nola ari den jasaten:
alargundu zen noizbaiten,
ta barruan zerbait eten.
Geroztik gauak pasatzen ditu
negarrez eta edaten.
Baina goizetan zergatik ez dit
sekula ezer esaten? (bis)

-3-
Askotan nahia eta aukera
izaten ohi dira bana:
nahi luke baina poztu ezina
malko arten darama.
Nola hurbildu ote ninteke
laguntzeko beregana?;
nola kendu bere lana?,
ta nola arindu drama?
Gaur iluntzean joaten denean
hartzera hemen zeukana,
nere nota bat aurkituko du:
"Asko maite zaitut, ama".
(bis)

servido por igorringo 8 comentarios compártelo favorito

8 comentarios · Escribe aquí tu comentario

yo

yo dijo

puto etarra de mierda escribe en castellano cabrón

4 Junio 2005 | 11:34 AM

uno

uno dijo

Por comentarios como el anterior es por lo que no se puede terminar JAMAS con el "conflicto" vasco... las partes no se quieren entender.

4 Junio 2005 | 12:47 PM

yo

yo dijo

El conflicto vasco lo crean ellos solitos queriendo una independencia politica y social, cuando se vive en una democracia. No se puede pedir que todo sea blanco pero tampoco os pongais en plan victima que no lo sois.

4 Junio 2005 | 02:12 PM

yo

yo dijo

ETA mata. Eso si es real. Y no justifica nada en el mundo unos hechos como esos. Nada.

4 Junio 2005 | 02:13 PM

firue

firue dijo

"ETA mata. Eso si es real.Y no justifica nada en el mundo unos hechos como esos. Nada."
Tú, hay muchos que piensan igual que tú. ¡Incluso vascos! ¿Es que acaso has creído "entender" en algún sitio de este blog que se diga lo contrario?

"El conflicto vasco lo crean ellos solitos..."
Yo diría que tú ayudas bastante con aportaciones tan gratuitas y obscenas como es la de mezclar el idioma en ese tema.

Respecto a los insultos, no se si es impotencia, ignorancia, incultura, incapacidad, necedad, o tienes algún tipo de complejo.

4 Junio 2005 | 02:43 PM

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

En este blog hay textos míos escritos en castellano, además de la traducción (que no es mía) de un texto en portugués al castellano y al euskera.

Nadie te obliga a leer nada, 'Yo'. Si se trata de un 'consejo' para mejorar el blog, lo he oído. Permíteme que te de otro: escribe (donde te sientas a gusto), no insultes sin ningún sentido.

4 Junio 2005 | 09:31 PM

txurdin

txurdin dijo

Igor Ingo, kukuak uste ez zenuen tokitik jo du oraingo honetan.

Jakin ezazu zure ahalegina ez dela alferrik galdu. Lehen ere entzunak nituen eta berriro entzuteak ez dit kalterik egin. Ni ase naute berriz ere. Pozik eta gauean negar tristerik entzungo ez dudan itxaropenarekin noa ohera

8 Junio 2005 | 12:02 AM

emanuelle

emanuelle dijo

oh, la delicadeza vasca, teneis aquellos deportes pre-cromagnon tipo el levantamiento de piedras gigantes y sois tan elegantes a la hora de los blogs.
pues permitidme a mi que soy un sudamericano sin cualquier tipo de cultura que lo mande a yo a la puta que lo pario.
yo: vete a la puta que te pario!
gracias por vuestra atencion

8 Junio 2005 | 12:46 AM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera