Publicidad:
Logo de La Coctelera

Igorringo

6 Junio 2005

Anaiaren zartakoa

Duela urte mordoxka bat, Errenteriako frontoian egokitu nintzen 16-17 urteko gazte batzuk eskuz jokatzen ari zirela, txapelketaren bat. Gazte haietako baten zartakoak zur eta lur utzi ninduen: habaila batez jaurtirik bezala ateratzen zitzaion pilota eskuetatik, beso luze haietatik.

Izenik ez nekien, baina gogoan gelditu zitzaidan mutil haren aurpegia. Handik urte batzuetara jakin nuen nor zen, ordurako profesional egina: Asier Olaizola.

Handik gutxira, Aimar anaia gaztea oraindik hobea zela jakin nuen. Hura ez dut inoiz jokatzen ikusi bertatik bertara, baina zur eta lur utzi nau askotan. Nor ez?

Atzo, Aimar Olaizolak buruz buruko txapela irabazi zuen lehenbiziko aldiz, partida ia galdu bat altxatu eta gero: 6-15 galtzen joan, 22-18 gailendu. Tarte horretan, botillero zuen Asier anaiak ere zerikusia izan omen zuen: gehiago zezakeela ikusarazi, bere buruarekin haserrarazi, sua piztu... Ez zion zaplastekorik emango, baina bai zartako bat barru-barruan. Anaiaren zartakoa.

Zorionak, Aimar, Asier, Goizueta eta gainerakoak.

servido por igorringo 2 comentarios compártelo favorito

2 comentarios · Escribe aquí tu comentario

Jozulin

Jozulin dijo

Ba ni Irujozalea naiz, snif!

6 Junio 2005 | 08:11 PM

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

Lasai, Jozulin. Azken bost urteotan bost txapeldun izan direla entzun nuen atzo. Ni ez naiz jarraitzaile itsua, egia esan (inoren zale itsua ere ez), baina iruditzen zait hori ez dela txarra pilotarentzat. Eta Aimarrek (ere) ongi merezia zuela txapela.

Aizue, eta jakin ezazue nik gogoan ditudala Gorostiza txapeldun atera zenekoa, eta Garzia Ariño IV.a, eta kontu horiek denak, e! Irrati bidez jakiten genituen, hori bai.

A! Igandekoa ere irratiz segitu nuen, eta eskuko telefonoz esaten nion beste bati (ni baino zale sutsuagoa den bati) nola zihoazen... Egoera xelebrea? Bada, bai... Baina egia!

7 Junio 2005 | 01:28 PM

Escribe tu comentario





Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera