Logo de La Coctelera

Igorringo

13 Junio 2005

Eibar lehen mailara?

Iragan da futboleko Espainiako Kopa, eta Osasuna txapeldunorde, ahaleginak eta bost eginda, duin (eta jarraitzaileena, txapela kentzeko modukoa!). Errugbian, berriz, Miarritze txapeldun Frantziako Ligan. Biba zuek! Atzera futbolera etorrita, Alavesek lehen mailara igotzea lortu zuen atzo, jardunaldi baten faltan. Eta Eibarrek, berriz, azken jardunaldi horretara bizi-bizi iristea lortu du, atzo zelai zail batean irabazita.
Oraintxe bertan, Eibar da niretzat euskal futbolaren erreferentzia interesgarriena. Zerikusirik ez, adibidez, Alaves batekin (errespetu guztiarekin esanda; zehaztu beharko nuke, seguruenik: “oraingo Alaves honekin”). Handik eta hemendik ekarritako jokalari gazteak, etxeko edo inguruko batzuekin nahasturik, kemen handia eta joko ona, iaz Amorrortuk eta aurten Mendilibarrek gidaturik (entrenatzaileon lana funtsezkoa izan delakoan nago). Urruti gelditu da Eibarrek defentsa-jokoa eta borroka bakarrik egiten zuelako topiko hura. Oso urruti, gauzak diren bezala ikusi nahi dituenarentzat behintzat (atzo Celtaren entrenatzaileak esandakoa irakurri dut, eta… ez, hark bistan da ez zuela benetan gertatu zena ikusi).
Igandean etxean irabazten badu, eta Celtak edo Cadizek (biek kanpoan) irabazten ez badute, lehen mailara igoko da Eibar. Hiru taldeen aurkarietatik, bakar batek ere ez dauka ezer jokoan datorren igandean… teorian. Halakoetan, ordea, bestelako gauzek ere garrantzia izaten dute. Eta ez naiz diruaz bakarrik ari. Cadizen aurkaria, adibidez, Xerez da, eta auzoen arteko lehia gogorra ez ezik, entrenatzaile nafar bat ere bada han. Larunbatean Radio Euskadin hizketan entzun nuen, eta…
Baietz Eibar igo! Merezi du, eta, nahiz dena bere esku ez egon, baditu aukerak.
(Bide batez, Eibarko blog komunitatean ere Igorringo ezagutarazteko saiotxoa egingo dut, Eibartik eta Ingelesen hilerriaren bidez, esaterako. Jakin ezazue hau ez dela peloteua, e!).

servido por igorringo 5 comentarios compártelo favorito

5 comentarios · Escribe aquí tu comentario

firue

firue dijo

Eta txirrindularitzan, Dauphine-Libéré Iñigo Landaluzek irabazi dau.
Eta Pistako txapelketan:
-Taldekako jazarpenean Euskadiko taldea izan da txapeldun.
-Amerikanan, euskadiko bikote bik lortu dabez lehenengo bi postuak.
-Eta abixadako proban, Azkuek, Artolak eta Larrinagak, zilarrezko eta brontzezko dominak, bakotxak bere kategorian.

13 Junio 2005 | 01:13 PM

gatzola

gatzola dijo

Ufa! Zenbat kirolero dabilen blog honetan!

13 Junio 2005 | 02:17 PM

gatzola

gatzola dijo

Ufa! Zenbat kirolero dabilen blog honetan!

13 Junio 2005 | 02:17 PM

Luistxo

Luistxo dijo

Monreal Xerezeko entrenatzaile izateak ez du garantia askotarako esperantzarik ematen Eibarren. Aurretik ere, azken jardunaldi batean, eta tartean ezer jokatzerik ez zuenean, Eibarren kontra amorruz jardun zuela gogoratzen dugu. Erreferentzia bat hemen.

13 Junio 2005 | 03:15 PM

eneko

eneko dijo

Aupa Igor Ingo, Luistxok aipatu duen moduan, ikusita Osasunak nola jokatu zuen Ipuruan duela urte batzuk..., ez dakit bada Eibarren alde egingo duen Martinek :-)

Baina, tira ez dezagun galdu esperantza, Martin nafarrataz aparte, Xerez aldian badabiltza beste euskaldun batzuk: Etxabe, Roteta, Katxorro, ... gainera maletin potoloa ailegatzen bada, ahaleginduko dira behintzat ;-)

13 Junio 2005 | 04:44 PM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera