Esaeren oihartzunak eta aldaerak
Jozulinek ideia emanik (ikus Esaera zabarrak, haren 2005eko maiatzeko artxiboan), zenbait esaera ezagunen aldaera edo oihartzunak bilatzen aritu naiz. Aldaeren kasuan, egitura berarekin beste esanahi bat bilatu dut; oihartzunen kasuan, nolabaiteko erantzuna (ironikoa, zenbaitetan, hala nola Gurasooi bost axola horretan). Ea gustatzen zaizuen nire ahalegina, eta zuek ere animatzen zareten. Jolasean-jolasean, gauza berriak ateratzen dira.
► (Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.) Dabilen agintariari ez zaio egiarik lotzen.
► (Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehen zen atarian.) Gezurra esan nuen Itoitzen, herria bertantxe ito zen.
► (Adiskide onekin, orduak labur.) Internet sarean, orduak airean.
► (Umearen zentzuna, etxean entzuna.) Gurasooi bost axola, hor dago eskola.
► (Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.) Hurbileko antxoak hamalau, denak jan eta barau.
Hona hemen berriki aurkitu dudan esaera zerrenda bat. Asko eta asko ezagunak dira, baina bada besterik ere.

firue dijo
*(Apirileko trumoia, 40 eguneko berdetea). Legebiltzarreko trumoia, 40 eguneko berdinketea.
*(Errana egia da, errautsetik lohia heldu dela). Errana egia da, Prestige-n lohia oraindik hor dagoela.
*(Eroriz eroriz, oinez ikasten da). Galizia aldean badute garaia, artez ibiltzeko.
*(Erramuetan kuku, San Pedrotan mutu). Egin euskun "nineu"-k kuku; harrezkero, mutu.
*(Mandoaren atzean ez jolastu sekula). Zezenen aurrean, laster gara sanferminetan.
14 Junio 2005 | 05:34 PM